Maker Faire Bilbao 2022an itzuliko da HAMARGARREN urteurrenarekin.
2013an lehen aldiz ospatu zenetik, Bilbao Maker Faire nazioarteko azken abangoardia teknologikoa bertako gizarte-sarera hurbiltzeko eta ingurunearen aldaketaren eragile izateko lanean ari da, parte-hartze aktiboaren, intersekzionalaren eta inklusiboaren bidez. 2022an, Jaialdiak workshop profesionalen programazioari, argitalpenari eta publiko guztiarentzako esku-hartze jarduerei eutsiko die, azaroan eta abenduan hedatutako formatu batean.
Azoka zientifikoaren eta arte jaialdiaren arteko erdibidean, Maker Faire jaialdiak planeta osoko 200 hiri baino gehiagotan egiten den ekitaldi mota bat da. Kultura digitalaren eta teknologien erabilera sortzailearen inguruan, bertako, estatuko eta nazioarteko proiektuak osatzen dute.
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Espacio Open-ek Jaialdia antolatzen du. Deustuko Erriberan kokatutako sormen-proiektuen ekosistema bat gara. 2009az geroztik Zorrotzaurre uhartean kokatuta gaude, Bilboko Galleta Fabrika Zaharrean (Artiach fabrika), eta kultura garaikidearen, teknologiaren eta gizarte-gaien arteko elkargunean lan egiten dugu.