fbpxLa Dimensión Oculta, Artefactos de un Mundo Vivo erakusketa | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

La Dimensión Oculta, Artefactos de un Mundo Vivo erakusketa

Spiritus mundi

La Dimensión Oculta, Artefactos de un Mundo Vivo erakusketa

Andrea Petit

19 - 26 Azaroak | 12:00 h - 20:00 h
Share

Ikusten ez dena zientziaren, artearen eta teknologiaren bidez ezagutaraztea gure egunerokoa zuzentzen duten fenomeno fisikoei garrantzia ematea da. Zientzia leku guztietan dago. Munduaren mekanismoak aztertu, tratatu eta formulatzen ditu.

Errealitatearen arkitekto bat da, gure munduaren mugak eraikitzen dituena. Gizakiaren berezko jakin-minak zientzia bultzatu du ikus daitekeenaren eta ikusi ezin denaren arteko bitarteko bihurtzera. Teleskopioak, mikroskopioak... agertu dira, Gizakiak, bere dimentsio espazialean eta bisualean, bere burua transzenditu dezan. 

Dimentsioak biderkatzen badira, erreferentziak hunkitzen dira. Distantzia horrek gure errealitatea berrikustera eramaten gaitu, birpentsatzera, baina, batez ere, beste begi batzuekin ikustera. Esperientzia bisual bat da, ikusleek errealitateari buruz duten begirada aldatzen duena. Gainera, gogorarazten die momentu oro, hautematen dutenetik harago, munduak mikro/makro poesiaz gainezka egiten duela.

 

Kokapena
Fábrica Artiach - Ribera de Deusto 70B Showroom