fbpxHiri Digitalerako Eskubidea: Smart Citytik Metabertsora | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Hiri Digitalerako Eskubidea: Smart Citytik Metabertsora

EL DERECHO A LA CIUDAD DIGITAL: DE LA SMART CITY AL METAVERSO

Hiri Digitalerako Eskubidea: Smart Citytik Metabertsora

19 Azaroak | 19:00 h - 21:00 h
Share

Jardunaldi honetan, hiri-espazioekin lotuta azken urteetan hedatutako bi kontzepturi buruz hausnartuko dugu. Biak, txapon beraren bi aurpegiak izanda, gure bizitzako alderdi guztien digitalizazio etengabearen ondorio dira: smart city eta metabertsoa. Etorkizun posible bakarra metabertsoak eta smart cityak marrazten digutena al da? Merkataritzako interesek zuzendutako espazio pribatuetan bizitzea, teknologia-enpresa handiek nahi duten bezala? Ibil gaitezke, irudimenetik bada ere, gorputzetik gorputzera konektatutako teknologia anizkoitzen, organikoen, beste mundu batzuetatik?

Jardunaldiak bi zati edukiko ditu: batetik, hitzaldiak egongo dira, eta, bestetik, errealitate birtualean murgiltzeko benetako esperientzia bat.

  • Hitzaldiak

Koldo Gutiérrez kazetaria eta kontaketa-elkarreragileko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean, EUNEIZen eta ECCBIn, eta hitzaldiak ematen ditu ikastetxeetan, bitarteko horrek tresna artistiko eta eraldatzaile gisa duen ahalmenari buruz.

Eurídice Cabañes Filosofian doktorea, irakaslea Espainia eta Mexikoko zenbait unibertsitatetan eta ARSGAMES erakundearen sortzaileetako bat da. Erakunde horrek 15 urteko eskarmentua dauka, bideo-jokoak eraldaketa sozialerako tresna gisa aztertzen.

Loturak formatu dokumental eta narratiba artistiko eta digital berrien jaialdia da, migrazio-prozesuak eta prozesu horiek eragiten dituzten kausak ikusarazteko eta irudikatzeko erronkari heltzen diona.

 

Kokapena
La Terminal, Zorrotzaurre
Antolatzailea
Urbanbat koop.
Kolaboratzaileak
Moviltik