Eneko Besa Diseinu Proiektuen irakaslea da IDarten, Gasteizeko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolan. Bere ikerketa, funtsean, metodologian oinarritu da. Alde batetik, proiektuen metodologian. Bestetik, proiektuen irakaskuntzaren metodologian.
Bigarren alderdi horri dagokionez, liburu honen ondorioak irakaslanean aplikatzean honako ikerketa-ibilbide hau sortu da:
1. artikulua: Proiektuen Tailerraren ikastaro osoaren planteamendua.
2. artikulua: pedagogi dinamikak Proiektuen Tailerraren egunerokoan.
Liburu honek metodoaren gaia jorratzen du arkitekturan, eta egindako analisiak 5 lan garaikide ditu ardatz; horiek eraikitzen dituzten azken motibazioak ezagutzen ahalegintzen da.
KAZUYO SEJIMA (+ Nishizawa + SANAA), Etxea Aranondo-ortu batean, Tokio.
FRANK O. GEHRY, Walt Disney Concert Hal, Los Angeles.
ÁLVARO SIZA, Mimesis Museoa, Paju Book City.
REM KOOLHAAS, Herbehereetako enbaxada, Berlin.
PETER ZUMTHOR, Kolumba Museoa, Kolonia.
Beraz, objektu eta lan arkitektonikoa dira beraiek nola eta zein metodologiaren bidez sortu diren argitzeko aukera emango duen ezagutza materiala eskaini dezaketen elementuak.
Hurbilketa bitxi horren bidez, erronka jotzen zaie metodoa sistematika unibertsal edo arautu gisa ulertu duten ikerketa tradizionalei, kasu honetan helburua gehienbat objektu arkitektoniko zehatzago bakoitzaren azpian dauden oinarriak eta printzipioak argitzea baita. Bestalde, Epilogoa aurreko atalen izaera espezifikoaren osagarria da, izan ere, gaur egungo arkitekturan metodoak dituen printzipio funtsezkoenak definitzera ausartzen da, nolabaiteko ondorio gisa.
Lan hau ikerketa zientifiko-historikoetatik bereizten da. Horiek oinarritzat edukita, ikerlan honek bidea irekitzen die etorkizunean arkitekturan zehazki proiektuen metodoa ardatz izango duten ikerketei.
Parte hartzeko, eman izena hemen.