fbpxZer Egin Dezakegu Elkarrekin? | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Zer Egin Dezakegu Elkarrekin?

Zer egin dezakegu elkarrekin?

Zer Egin Dezakegu Elkarrekin?

Bilbon eta Bizkaian diseinuaren eta sormenaren ekosistema hobetzeko asmoz esperientziak ezagutzea eta proposamen bidez hausnartzea

24 Azaroak | 10:00 h - 14:00 h
Share

Bilbao-Bizkaia sormen-sare zabal, anitz eta kalitatezkoa duen lurraldea da, eta horren balioa nabarmentzeko, profesionalizatzeko eta abarrerako garai aproposa dugu egungoa. Alabaina, aukera hori hezurmamitzeko ezinbestekoa da inplikatutako eragile guztiek helburu bateratu bat izatea, hau da, elkarlanaren klabetan aritzea, erakundeek, sektoreetako eragileek eta langileek beraiek garatzen dituzten ekintzak eta neurriak elkarrekin bat etor daitezen, elkarren osagarri izan daitezen eta berrelika daitezen.

Helburu horretan aurrera jarraitzeko, «Zer egin dezakegu elkarrekin?» antolatu da, diseinuaren eta sormenaren gure ekosistemaren egituraketarekiko eta garapen jasangarriarekiko kide izatearen sentimendua eta ko-erantzukizun-sentimendua lantzen jarraitzeko topaketa bat. Entzutea eta elkarri entzutea, ulertzeko ekosistema sendotzea denontzat dela onuragarria. Eta hori elkarrekin egin behar dugu.

Jarduerak bi atal osagarri izango ditu. Lehenengo atalean ezagutuko dugu, kasu praktikoen bidez, beste toki batzuetan nola lantzen ari diren diseinuaren eta sormenaren sustapena. Eta bigarrenean tailer bat egingo dugu proposamenen bidez ekosistemaren egoerari eta ekosistema hori hobeto egituratzeko eta garatzeko egin dezakegunari buruz hausnartzeko.

 

> 1. ATALA: Kasu inspiratzaileen aurkezpena

Bi kasu osagarri ezagutuko ditugu: bata erakundeen planen eta ekintzen garapenaren ingurukoa eta bestea diseinuaren alorreko egituraketa- eta eragin-proposamenei buruzkoa. 

  • Designregio Kortrijk. Lisa Declercqek eta Stijn Debailliek Flandriako Kortrijk hiriko agentzia publiko hori aurkeztuko digute. Kortrijk UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean dagoen mugako hiri bat da, sormena eta design thinking delakoa DNAn daramatzana. Izan ere, Erdi Aroan hasitako tradizio luzea du ehungintzan, artisautzan eta diseinu industrialean. 2005ean sortu zuten agentzia, sormenaren ekosistema dinamizatzeko eta garatzeko, baita beste alorrekin gurutzaturiko ongarritzea sustatzeko ere. «Etorkizun hobeak diseinatzen» da haien eslogana, eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dituzte, bai sormenaren alorreko eragileei bideratutakoak, beren produktuak, zerbitzuak, kudeaketa edota komunikazioa hobetzeko, bai sormena eta diseinua beste alorretara eramatera bideratutakoak, helize laukoitzaren logika aplikatuz. Programa eta proiektuak ekonomia zirkularrean, digitalizazioan eta zerbitzuen diseinuan zentratzen dira, besteak beste.
  • Diseinu Estrategia Nazional bat sortzeko ituna. Teresa Jularrek aurkeztuko du La Multilateral Espainiako diseinu-elkarteen sareak (diseinuaren alorreko Espainiako sei erakundek eta sarek osatutakoak) sustatu duen ekimena. Ekimenaren helburua herrialdeak behar duen eraldaketa ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan diseinua estrategia gako gisa erabiltzeko kohesio zabala lortzea da. Diseinuaren aldeko paktu horrek mila atxikimendu baino gehiago izan ditu, eta jarraitzen du indarrak batzen Espainiako diseinuaren ekosistema egituratzen laguntzeko, erakundeei elkarrizketarako bideak irekitzeko eta enpresen, heziketaren, sektore publikoaren eta oro har gizartearen alorretan diseinua modu estrategikoan erabiltzea sustatuko duen diskurtso bateratu bat sortzeko.

 

> 2. ATALA: Entzuteko eta proposamen bidez hausnartzeko tailerra

Aurkeztutako kasuen estimuluaren ostean, gure testuinguruaz pentsatzeko balioko zaigun tailer bat egingo dugu, gure ekosistema osatzen duten eragileen artean eta elkarrekin lanean testuinguru horren beraren gainean jarduteko Zertarako?

  • Elkar ezagutzen jarraitzen lagunduko digun konfiantzazko eta partekatutako erantzukizunezko giro bat sortzeko
  • Entzumen- eta proposamen bidezko analisi-ariketa txiki bat egiteko, horren bidez identifikatzeko zer dagoen eta zerk funtzionatzen duen, zer falta zaigun edo hobetu beharko genukeen, eta zeintzuk izan daitezkeen aukera- eta eragin-esparruak. 
  • Elkarrekin zer egin genezakeen planteatzeko, egiteko moduko espektatibak ezarriz eta zehaztuz zer lehentasuni eskaini behar diogun denok arreta gehien.

Teresa Jularrek emango du tailerra, eta diseinu zirkularreko logika batetik abiatuta planteatzen da, ekosistemako eragileen arteko interdependentzia-harremanetan pentsatuz, haien gaitasunetatik, mugetatik... Lankidetzan planteatutako tailerra da, ikuspegi zabalekoa, baina tokian bertan lurreratua, zehazki, gure esku dagoenaren gainean, elkarrekin egin ahal izateko. Besteari erreklamatzeko edo eskatzeko logikatik ateratzeko ahalegina, batuketa eta enpatia, trukea, aukerak identifikatzeko, ekintzak eta baliabideak konbinatzeko, sinergiak eta osagarritasunak bilatzeko ariketa bat egiteko.

 

Zeinek parte hartzea gustatuko litzaiguke?

Gonbidapen ireki bat da hauxe, ahalik eta eragile-talde anitzenera iristea bilatzen duena, ekosistema egituratzeko eta mantentzeko inplikazio eta erantzukizun desberdinak dituena, bai ekintza instituzionaletik, bai sektoreen eta horien eragileen lanetik. Zenbat eta aniztasun handiagoa, orduan eta aberatsagoa izango da elkarrizketa eta entzutea!

 

Kokapena
Zabalguneko Eraikina (Zabalgune Plaza, 11, 48009 Bilbo)
Hizlariak
Antolatzailea
Diputación Foral de Bizkaia
Ayuntamiento de Bilbao
Kolaboratzaileak
ColaBoraBora
EIDE EUSKAL DISEINUA