Nola Sortu Ekosistemak Pentsamendu Sistemikoaren bidez
Workshop kosortzailea Ekosistemak sortzeko, eta "ezinezkotik" zirrarara pasatzeko
Mundua konplexua da, elkarlotuta dauden indar askok elkarri eragiten diote, eta adorea galtzea oso erraza da aldaketa iraunkor bat sortzen saiatzen garenean, agertutako desbideratze edo oztopoen ondorioz.
Pentsamendu Sistemikoa elkarlotuta dauden ingurune konplexuei (ekosistemak) zentzua emateko eta zirrara eragiteko ahalmen handiagoa duten dinamikak ezagutzeko modu bat da. Teoria eta praktikaren bidez, Workshop honek sistema bat mapatzen eta ulertzen, sistema hori
palanka-efektuko puntuak aurkitzeko aztertzen eta ingurune aldakor batera egokitzen erakutsiko digu, hauen bidez:
Sistema konplexu baten mapaketa, dena argiago ikusteko
Sistemaren puntu zehatzen identifikazioa, zirrara handia eragin ahal izateko
Estrategia eta esparru baten garapena, sistema aldatzen doan heinean ikasi eta moldatzeko