
Ni Zoriontsu Nintzen Fake Utopien Artean
Ikus-entzunezko iturburu-kodea, Paul M. Justen eskutik
24 Azaroak | 19:00 h - 20:00 h
Zinemak erakutsitako etorkizunean, autoek hegaz egin eta planetarteko bidaiak egiten ziren. Aurrerapen-sentsazio bat zen, gauza zehatz baterantz gindoazela sentitzen genuelako.
Ez zen egia, polita, ordea, bai. Orain, Blade Runnerren aurreko aro aspergarriago batean bizi gara, baina okerragoa izan zitekeen.
Ikus-entzunezko Iturburu-kodea formatu hibrido bat da, ikus-entzunezko hitzaldiaren eta proiekzio iruzkindunaren artean dagoena. Formatu eszeniko bat da, jolas antzeko bat; gonbidatutako pertsona ikus-entzunezko bere erreferentzietan murgiltzen da, gai edo ikerketa bati buruzko kontakizun bat partekatzeko.