Aurten, Bilbao International Art and Fashion eta Basque BioDesign Center elkarlanean arituko dira, 2022ko BBDW astean artista gonbidatu baten hitzaldia eskaintzeko. Artista horrek modak etorkizun jasangarri eta berritzaile bati begira dituen balioak eta egindako aldaketak islatzen ditu.
Jef Montes Studio Adpative Skins-eko zuzendari sortzailea eta BIAAF lehiaketako VIII. edizioaren irabazlea da.
2018an sortua, Studio Adaptive Skinsek, bere diseinuak garatzeaz gain, material biodegradagarrien eta ekoizpen berritzaileko garapen-zerbitzuen sorta zabala eskaintzen die beste plataforma eta enpresa batzuei. Proiektu bakoitzaren ardatzak jasangarritasuna, upcycling-a eta “Zero Waste” diseinua dira. Etengabe ikertzen da ekoizpen-sistema birsortzeko alternatiben bila, zuntz edo hari batetik abiatuta nahi den materiala edo jantzia lortu arte, ekoizpen-kate berri bat diseinatzeko helburuarekin.
Gainera, BDC zentroak Ithran (Saudi Arabia) zuzendutako BioModa eta teknologiari buruzko Tanween Challenge erronkaren irabazlea aurkeztuko dute. Irabazleak, Manahel Alqassemek, poltsa bat diseinatu zuen konbutxako larruarekin, Saudi Arabiako kulturan eta ondarean oinarrituta. Material jasangarrien kategoria berri horrekin poltsa diseinatzeko prozesua nolakoa izan zen kontatuko digu.
Hitzaldia zuzeneko streaming bidez egingo da. Gainera, tailer interaktibo bat izango da bi artistekin batera. Parte-hartzaileek organismo bizidunekin landu daitezkeen material motak aztertu ahal izango dituzte, hala nola konbutxako larrua. Horrez gain, Jef Montesen harizpiekin lan egin eta DIY ehungailu batzuetan ehunduko dute.
Tailerra:
Eventbrite-n esteka bat partekatuko da izena emateko.