Luminaria Baten Diseinua eta Prototipatzea
Workshop honetan, lanpara, luminaria edo argiztapen-objektu bat diseinatu eta fabrikatuko dugu, tokiko material eta fabrikazio-prozesu kontzienteen bidez. Industria-diseinatzaile gisa egindako lana erakusteaz gain, gure helburua tokiko eta herrialdeko industriaren eta bere materialen aukerak nabarmentzea da.
Horretarako, parte-hartzaileak argiztapenaren hastapenetan gidatuko ditugu, eta argiztapen-objektu baten fabrikazio-prozesuak, materialak, kontzeptualizazioa, diseinua eta prototipatzea ikusiko ditugu. Azkenik, parte-hartzaileen ideiei eta garapenean guk emandako laguntzari esker,
argiztapen-objektua sortuko dugu.
Gehienez, 2 laguneko 6 talde izango dira.
Prototipoak garatzeko parte-hartzaileek erabil ditzaketen materialen zerrenda zehatza egin eta laguntza eskainiko dugu garapen teknikoa behar duten prozesuetan.
Workshopak bi saio izango ditu:
1. Urriak 29, larunbata
Argiztapenaren kontzeptuen hastapenak
Tokiko industriaren fabrikazio-prozesuen eta materialen hastapenak
Produktuaren research, kontzeptualizazio eta CMFaren hastapenak
Kontzeptualizazio indibiduala eta taldekoa
Aukeratutako kontzeptuen garapena eta prestaketa prototipatzeari ekiteko
2. Azaroak 22, asteartea
Prototipoen muntaketa
Luminariaren kontzeptuari eta garapenari buruzko informazio-plafoi bat diseinatzea
Kontzeptuen eta prototipoen erakusketa