
21 - 23 Azaroak | 09:00 h - 11:00 h
Barne-diseinurako tailerra, 3Dko modelaketan eta renderizazioan hasteko, bi software intuitiboren bidez. Abiapuntu bat da, interesa dutenek ondoren beren kabuz sakontzeko aukera izan dezaten.
Parte hartzeko, hau behar da:
- Ordenagailu eramangarria.
- Sketchup Pro.
- Twinmotion (doakoa, merkataritzarekin lotutako xedeetarako erabiltzen ez bada).
- Google Drive.
Gure diseinu baten oinplano batetik edo IDartek emandako CAD oinplano batetik abiatuko gara. Ondoren, Sketchupen modelatu, eta, azkenean, Twinmotionen renderizatuko dugu.
- Azaroak 21
- Cad-etik Sketchupera.
- Modelatzea irudi batetik abiatuta.
- Oinarrizko tresnak.
- Hedapenak.
- Azaroak 22
- Twinmotionen hastapenak
- Azaroak 23
- Besteak beste, irudiak eta bideoak lortzea.
Parte hartzeko, eman izena hemen.