“Learning By Tasting” (Probatzen ikastea) Crisiscreativa diseinu-estudioak sortu eta ematen duen topaketa-ziklo bat da. Bere helburua elikagaien eta edarien sektoreko produktu espezializatu ezberdinen marka eta packaging-aren diseinuaren gakoetan sakontzea da.
Bilbao Bizkaia Design Week-ean, edizio berezi bat izango da, Laugar Brewery artisau-garagardo markaren parte-hartzearekin. Azken 7 urteetan marka horrek eta bere packagingak izandako eboluzioari buruz hitz egingo dugu, bere garagardo adierazgarrienetako batzuk probatzen ditugun bitartean. Saioa duela gutxi markak Alde Zaharrean irekitako The Craft tabernan izango da, eta bertan Sergio Valiente, markaren komunikazio-arduraduna, eta Cristina Hernández, Crisiscreativa estudioko bazkidea eta zuzendaria, izango dira.
Plaza-kopuru mugatua: doako saioa, bakarrik erreserbarekin.
18 urtetik gorakoentzat bakarrik.