24 - 27 Azaroak | 11:00 h - 21:00 h
FIG Bilbao jaialdi bat da, grabatuaren eta paperaren esparruetan egindako ikerketa jendartean zabaldu nahi duena.
Urtero, lau egunetan zehar, obra grafikoa eta papera lantzen dituzten 60 galeria inguru, nazionalak eta nazioartekoak, Bilbon elkartzen dira, eta hiria Europako erreferentzia-puntu bihurtzen da estanparen nazioarteko zirkuituan.
Azoka osatzeko hitzaldiak, debateak, bisita gidatuak, aurkezpenak, eskola magistralak, zuzeneko erakusketak eta topaketak egongo dira, artearen askotariko esparruak jorratuko dituztenak.