Erakusteko Kamisetak
Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz kontzientziatzeko irudiak
Erakusketa honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultatean diseinu grafikoaren diziplinan garatutako irakaskuntza-berrikuntzako proiektu baten bidez lortutako emaitzen zati bat aurkezten da.
Hezkuntza-esperientzia hori gure unibertsitate publikoak hartutako konpromisoaren parte da, NBEren Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako Helburu batzuen bidez (GJH) proposatutako ekintzarako deiari dagokionez.
UPV/EHUren hezkuntza-eredu propioaren parametroei jarraiki (IKD i3) eta Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren (SAE-HELAZ) bidez bideratuta, diseinuko unibertsitate-hezkuntza tradizionalki lotu izan den eremuetatik haragoko espazioetara bideratu dugu sorkuntza grafikoko proiektu hau. Garapen eta jasangarritasun sozialeko aukeretan aurrera egitea ahalbidetuko duten bideak marraztu behar diren espazioak.
Erakusketa honek kamisetetan inprimatutako 108 irudi ditu, batez ere GJHetan ezarritako egoera konplexuen aurrean jarrera aktibistarekin eginak eta pertsonen, oparotasunaren, planetaren, bakearen edo aliantzen beharraren aldeko ekintza-planekin konpon daitezkeenak. Irudi horien bidez eragileak sortu nahi dira, gatazka- eta bidegabekeria-egoerak gizartean eraldatzeko herritarrek kontzientzia har dezaten, modu sentikorrean.
Eta horrekin, diseinu grafikotik, mundu jasangarria posible izan daitekeela erakutsi.
Erakusketaren komisariotza eta antolaketa: Leire Fernández Iñurritegui y Eduardo Herrera