Epidermis komertziala
IED Kunsthal Bilbao eskolako ikasleek diseinatu eta ekoiztutako Alde Zaharreko saltegietako erakusleihoen zirkuitua
Epidermis komertziala erakusleihoen zirkuitu bat da. Erakusleiho horiek IED Kunsthal eskolako Diseinuko Goi Mailako Arte Ikasketetako lehen urteko ikasleek diseinatu eta ekoiztu dituzte Bilboko Alde Zaharreko hurbileko hamasei saltegirentzat, Gabonetako kanpainari begira.
Instalazioak erakusleihoetan egongo dira Gabonetako kanpaina osoan zehar, baina azaroaren 24an, osteguna, inaugurazio-ibilbidea egingo da parte hartutako saltegi guztietatik.
Alde batetik, prestakuntza-esperientzia bat da, benetako bezeroekin, beren arazo eta mugekin, elkarrekintza sustatzeko. Bestetik, tokiko saltegi txikiak babestu nahi dira. Izan ere, bereziki pandemiaren eta krisiaren ondorioak jasan eta gero, zaurgarritasun egoeran daude. Diseinua arazoak konpontzeko tresna gisa.
Zeharkako proiektu horretan, espezialitate bakoitzak (Moda, Produktua, Grafikoa eta Barnealdeak) bestea osatzen du bere gaitasun espezifikoekin, eta ikasleek errealitatearekin talka egiten dute lehen aldiz, enpresa pribatu txiki batentzat hain erabakigarria den espazio komertzial batean, Gabonetako kanpainarako erakusleihoan, esku hartuta.