THE EKO LAB dibulgatzeko eta modaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko topaguneak sortzeko helburuarekin jaio da.
Kasu honetan, Fashion Filmen munduan murgilduko gara, eta ehun-diseinuaren eta biomodaren esparruan dagoen sormena eta berrikuntza partekatzeko eta ezagutzeko aukera izango dugu.
Gure aburuz, ikus-entzunezko baliabidea tresna erraz eta hurbilena da, istorioak dibulgatzeko eta proiektuen atzean dauden bizipenak ezagutzeko: artistaren estudioaren eta bere prozesuen intimitatean sartzeko aukera ematen digu; kultura ezberdinetan murgildu gaitezke, beren teknikak eta lehengaiak ezagutzeko; edo, funtsean, marka baten balio egiazkoenak eta esentzia ezagutzeko aukera ematen digu.
Topaketa honetan, tokiko eta herrialde osoko eragileen ikus-entzunezko piezen aukeraketa bat ikusiko dugu, bai eta Fabricademy-k fabrikazio digitalari, biomaterialei eta ekonomia birsortzaileari buruz egindako proiektu berritzaileenen zenbait bideo ere.
Proiekzioen ostean, denok tokiko profesionalekin eztabaidan aritzeko aukera izango dugu, modaren ekosistemaren eta tokiko diseinu jasangarriaren inguruko ideiak partekatzeko.