fbpxBizidunetik | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Bizidunetik

Bacterias en un petri para hacer tintes

Bizidunetik

Biodiseinua: organismo bizidunetatik sortutako material berriak

17 - 27 Azaroak | 11:00 h - 16:00 h
Share

Diseinuan, ekosistema konplexu eta berezi bat sortzen da prestatzen ari diren diseinatzaile berrien eta entzutetsu bihurtu direnen artean, sortzaileen eta produktoreen artean, eta marken eta kontsumitzaileen artean... Baina materialen iraultza bizi dugun garai paregabe honetan, biomateriala funtsezko eragile berri gisa sartu dugu ekosistema horretan; industrian ezarritako ehunen artean
bat-batean sartu eta diseinuko piezak eta gailuak sortzeko modua aldatu du.

Biodiseinua geratzeko etorri da, eta statu quoa eteten ari da, ez bakarrik diseinuaren industrian, baizik eta diziplina guztietan: gastronomia, artea, zientzia eta eraikuntza. Organismo bizidunekin lan egiteko, guztiok, diseinatzaileok eta kontsumitzaileok, ekosisteman dugun rola eta beste espeziekin dugun harremana birplanteatu behar dugu.

 Erakusketa honetan, funtsezko eragileak erakutsiko ditugu, hala nola mizelioa, algak eta bakteriak. Horrez gain, materialen iraultzaren aitzindariek planeta birsortzen duten lehengaiak elkarrekin diseinatzean duten etika ikusiko dugu. Bisitariek laborantza-prozesuak ikusi eta material bat garatzeko modu berriak probatuko dituzte, usainekin eta diseinu jasangarriaren estetika berria markatzen duten testurekin elkarreraginean.

 

Kokapena
Basque BioDesign Center, Güeñes
Antolatzailea
Logo BDC