fbpxBideotikan | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Bideotikan

17 - 27 Azaroak
Share

ZER DA BIDEOTIKAN?

Bilboko kaleetan, etorbideetan, lurpeko pasabideetan, gero eta pantaila gehiago daude. Beste hiri askotan gauza bera gertatzen da.

Bideotikan egitasmoak pantaila horiek kriptoarterako espazio gisa berreskuratzea proposatzen du, Bilbo galeria birtual ireki bihurtzeko, artearen abangoardia guztien begien aurrean kokatzeko, eta horrela, hiritarrekin, turistekin eta ibiltariekin elkarrizketa adimentsu eta ludiko bat sortzeko, artearen eta ikus-entzunezko proiektu iradokitzaileen bidez.

Hiriko pantailetan proiektatutako multimedia-klipen bitartez, Bideotikan egitasmoak beren lanak partekatzeko leku alternatibo bat eskaini nahi die mundu osoko artistei, algoritmoen gerretatik eta sare sozialen mugetatik urrun. Pertsona guztiek beren smartphoneen pantaila txikietatik begirada altxatzea nahi dugu, obra horiez formatu zabalago batean eta hiri-eremu partekatu baten barruan gozatu dezaten.

Kokapena
Hiriko pantailak
Antolatzailea
Bideotikanavatar
Kolaboratzaileak
develop
media-attack