fbpxART+: In The Lab | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

ART+: In The Lab

Art +: In the Lab

ART+: In The Lab

Saiakuntzazko arte-tailerra

22 - 24 Azaroak | 10:00 h - 14:00 h
Share

In the Lab saiakuntzazko tailerra da. Art+ programaren barruan dago eta prozesu fisiko eta/edo kimiko bakunen ahalmen artistikoa esploratzea du helburu. Egunerokoak diren edo eskuragarri dauden materialen, substantzien eta objektuen bidez, forma, kolore eta egitura interesgarriak sortzen dituzten materialen zenbait egoera, prozesu edo elkarreragin erabiliko ditugu saiakuntzak egiteko.

I. saioa: Analisia eta saiakuntza askotariko materialekin.

Lehen hurbilketa hainbat materialetara eta horiek sortutako erreakzioetara. Material ezberdinen arteko konbinazioak sortutako erreakzio fisikoak eta kimikoak ikusiko ditugu. Besteak beste, izotz lehorra, gelatina, pastilla eferbeszenteak, alkohol eta/edo ur oinarria duten tintak, arto-irina eta kola likidoa erabiliko ditugu.

Horrez gain, zientzia zimatikoarekin, likidoek askotariko soinu-frekuentziekin sortutako formekin, saiakuntzak egin eta bere ahalmen artistikoa ikusiko dugu.

II. saioa: Proiektua diseinatzea.

Taldean, erreakzio horietan oinarritutako proiektu artistiko bat diseinatuko dugu, irudi eta/edo bideo zehatzak sortzeko. Taldeek saiakuntzak egingo dituzte aukeratutako materialekin, azken irudia bilatzeko.

III. saioa: Emaitza digital bat sortzea.

Saio honetan, aurreko saioko prozesua hobetu eta azken emaitza sortuko da. Gure proiektuaren irudiak grabatu eta atera, editatu eta ukituak emango ditugu, irudi bat edo gehiago lortzeko, finkoak edo mugimenduzkoak. Azkenik, lortutako emaitzak ikusiko ditugu.

Parte-hartzaileek laneko arropa erosoa ekarri behar dute.

Prezioa: 30 €
Izen-emateak: info@gheada.com

Kokapena
Estudio Gheada (Gorte Kalea, 29, 4ºF)
Antolatzailea
Gheada
Kolaboratzaileak
Fundación Bilbao Arte Fundazioa
Master ACTP
UPV / EHU
Gobierno Vasco