Adimen Kolektiboa Parte Hartzeko Proiektuetan: Nola Hobetu Dezakegu?
Goiz bat Wikitokin, Amalio Reyrekin Adimen Kolektiboa zer den hobeto jakiteko eta nola aplikatu behar den ikasteko, zure auzoan, zure lan-ingurunean edo zure kuadrillan izan daitezkeen era guztietako erronkei irtenbide hobeak aurkitzeko. Aukera bat da, BBDW22aren hasierako ekitaldian emango duen hitzaldiaren osteko egunean, berarekin topaketa hurbil eta lasaiago bat edukitzeko (gehienez ere 25 pertsona), gai horretan sakontzeko.
Zertan datza jarduera? Topaketa bereziki praktikoa izango da, parte-hartzea, solasaldia eta trukea sustatzeko. Bi zati edukiko ditu:
Lehendabizi, Amaliok 2022an argitaratu duen Inteligencia Colectiva ¿Qué ocurre cuando hacemos cosas juntos? (Almuzara argitaletxea) liburua aurkeztuko du. Liburuak hamar urteko ikerketa bat aurkezten du, eta, hainbat adibideren bidez, diseinu- eta portaera-ereduak eta antolaketa-moduak proposatzen ditu, komunitateak elkarrekin sortzeko adimentsuagoak egiten dituztenak.
Jarraian, parte hartzeko arkitekturen diseinuari buruzko tailer bat egongo da; Adimen Kolektiboaren irizpide eta printzipioekin lan egingo dugu.
Norentzat da jarduera hau? Zuretzat interesgarria izan daiteke, baldin eta:
Parte-hartzearekin eta lankidetzarekin lotutako prozesuen diseinu metodologikoan lan egiten baduzu.
Erakunde publiko edo pribatuetan lan egiten baduzu, eta erakundearen aldaketarekin, ekipoen kudeaketarekin eta pertsonen garrantzia azpimarratzeko lanarekin lotutako erantzukizunak badituzu.
Gizarte- eta komunitate-proiektuetako dinamika kolektiboetan parte hartzen baduzu.
Edozein hezkuntza-mailako irakaslea bazara, eta Adimen Kolektiboak duen ahalmen didaktikoa eta pedagogikoa ikusten baduzu.
Oraindik ez duzu Amalio Rey ezagutzen? Amalio ezaguna da berrikuntzaren kudeaketan eta Adimen Kolektiboan aditua izateagatik. Ikertzailea, irakaslea, artisau-aholkularia eta hizlaria da, parte hartzeko arkitekturen diseinuan eta beren eskala eraginkorrean aditua. Bereziki, parte hartzeko prozesuen bideratzailea dela dio. Berrikuntzako ekosistemak sortzen lagundu du, Espainian eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan. Bi blog ditu, hausnarketak, esperientziak eta ezagutza partekatzeko. Horietako bat pertsonala da: amaliorey.com. Bestea, berriz, adimen kolektiboan espezializatuta dago: bloginteligenciacolectiva.com. Bere Twitterreko kontua @arey da.